11/29/2008

Baby P bakarrik torturaren aurrean


Orain azalduko dudan kasua, benetan ikusgarria da, sinestezina nire ustez.

Esaldi mota askorekin hasi naiteke gertakizuna azaltzen, baina nire ustez egokia izango litzateke honela hastea: " zerbitzu sozialen pasibilitateak 17 hilabetetako haur baten bizitzarekin bukatzen du."

Haurraren gorpuan ikusi ahal zen honek bizitzan zehar pasatu zuen guztia, ama, aita eta hauen lagun baten eskutik. Baina arrigarriena da horrelako kasu baten aurrean zerbitzu sozialek edo/ta medikuntzak izan zuten pasibilitatea.Datu bezala esan, zerbitzu sozialek haur hau 60 aldiz izan zutela beraien eskuetan, guzti honek ez zuen ezertarako balio, izan ere profesionalek deklaratzen zuten ordurarte zituzten probak ez zirela nahikoak gurasoei haurraren tutela kentzeko.

Gertakizun honek Londresen eztabaida handi bat sortarazi zuen. Azken batean zer da nahikoa? zer gertatu behar da? pertsona baten bizitza arriskuan dagoela edo/ta honekin erlazionaturiko faktore batzuen presentzia baldin badago, eta are gehiago pertsona hori kasu honetan bezala haur inozente bat bada berehala jokatu (esku hartu) behar da.

Haur horrek ez dauka inongo kulparik bere gurasoak axolagabeak, zoroak, burubakoak... izatea.
Argi dago, umetxo hori izan dela guztiaren biktima bakarra.

Gertakizun hau kontatzen dizuet ikusteko zelan dauden gauzak, nahiz eta zerbitzu batzuk egon kasu horiek sahiesteko, oraindik ere bide luzea dago egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario