11/29/2008

Haurren ametsak


Haurrak jaiotzen direnean guztiak dira berdinak, hala ere guztiak ez dira errealitate berdinarekin aurkituko.

Batzuek dena izango dute, beste batzuek aldiz ezer gutxi. Errealitatea benetan tristea da, batzuek gurasoek ekarriko dieten oparia izango dute buruan, beste batzuek berriz gauza bakarrak, bizirautea.

Tamalez, hau da bizi garen mundua, alde batekoak gehiegi eta beste aldekoak gutxiegi.

Guzti honi gizarteak berak egin behar dio aurre, izan ere guztion isiltasunak da gizarte sistema hau indartzen duena.

Errealitate hau aldatu beharra dago! Guztiok lagundu behar dugu!

Bukatzeko esan, haur guztiek dituztela amets berberak; beraien buru bihotzetan amets bera aurkituko dugu.

Baby P bakarrik torturaren aurrean


Orain azalduko dudan kasua, benetan ikusgarria da, sinestezina nire ustez.

Esaldi mota askorekin hasi naiteke gertakizuna azaltzen, baina nire ustez egokia izango litzateke honela hastea: " zerbitzu sozialen pasibilitateak 17 hilabetetako haur baten bizitzarekin bukatzen du."

Haurraren gorpuan ikusi ahal zen honek bizitzan zehar pasatu zuen guztia, ama, aita eta hauen lagun baten eskutik. Baina arrigarriena da horrelako kasu baten aurrean zerbitzu sozialek edo/ta medikuntzak izan zuten pasibilitatea.Datu bezala esan, zerbitzu sozialek haur hau 60 aldiz izan zutela beraien eskuetan, guzti honek ez zuen ezertarako balio, izan ere profesionalek deklaratzen zuten ordurarte zituzten probak ez zirela nahikoak gurasoei haurraren tutela kentzeko.

Gertakizun honek Londresen eztabaida handi bat sortarazi zuen. Azken batean zer da nahikoa? zer gertatu behar da? pertsona baten bizitza arriskuan dagoela edo/ta honekin erlazionaturiko faktore batzuen presentzia baldin badago, eta are gehiago pertsona hori kasu honetan bezala haur inozente bat bada berehala jokatu (esku hartu) behar da.

Haur horrek ez dauka inongo kulparik bere gurasoak axolagabeak, zoroak, burubakoak... izatea.
Argi dago, umetxo hori izan dela guztiaren biktima bakarra.

Gertakizun hau kontatzen dizuet ikusteko zelan dauden gauzak, nahiz eta zerbitzu batzuk egon kasu horiek sahiesteko, oraindik ere bide luzea dago egiteko.

11/26/2008

Zer egin haurren tratu txarren aurrean?


Haurren tratu txar kasuak detektatzea oso zaila da, hori gertatzen da, ez dakigulako haurrek tratu txarrak jasatzen daudenean hori adierazten duten zeinuak idetifikatzen.

Baina norbaitek haur batek tratu txarrak jasatzen dagoela susmoa baldin badu eta nahiko ziur baldin badago lehenengo gauza egin behar duena da, Gizarte Zerbitzuekin kontaktuan jarri, eta ondoren egoera azaldu; gero beraiek erabakiko dute egoerari nundik heldu.

Oso garrantzitsua da, gertaera auzoan ez zabaltzea. Izan ere, kasu hauetan diskrepzioa mantentzea lagundu egiten du egoera konpontzen.

Bukatzeko esan, Gizarte Zerbitzuek egiten den eskaerari erantzuten ez badiote, berriro joan erakundera, kasu egin arte, ez utzi pasatzen.

Ez begiratu atzera! Ume baten bizitza egon daiteke jokoan eta!

Komunikabideen eragina


Oharkabean, haurrenganako tratu txarrak, pobrezia handia, ikasketa maila txikia edo toxikomaniaren eraginak bizi dituztenekin erlzionatzen ditugu. Kasu gehienetan ikuspuntu hori, hedabideek zabaltzen dutenagatik izaten dugu. Izan ere, hedabideek deigarria edo morbosoa den zerbait iragarriko digute.

Nire ustez, hedabideak, telebista batik bat, heziketa inguru informal garrantzizkoa bihurtu da egun. Hala ere, uste dut oso informazio desegokia trasmititzen digutela gehienetan, askotan gainera ikusleoi heltzen zaigun informazioa manipulatuta egoten da eta sortarazten duten irudi hori ontzat hartzen dugu. Hau normalean gertatzen da, morboa sortarazten duten gaien inguruan, horien artean haurren tratu txarrak aurkitzen dira. Laburbilduz, ez digutela informazioa behar bezala ematen eta horren eraginez ez digute egi guztia erakusten, hau da ez dugula errealitea behar bezala ezagutzen.

Kontutan izateko!


Datu bezala komenigarria iruditzen zait aipatzea, esplotatutako haurren kopuru handi bat neskatoak direla. Garapen bidetan dauden herrietan,famili pobreek neskak hiltzen dituzte, ondoren mutila eskolara bidali ahal izateko. Jokabide maltzur horren atzean dagoen idei nagusia honako hau da: neskek beti izango dutela ezkontzeko aukera, horregaitik hauei ikasketak egiteko eskubidea kendu eta etxeko lanak egiten behartzen dituzte. Beraz, eskolara joateko aukera oso ume gutxik izango dute eta horien artean gehienak mutilak izango dira, neskatoen portzentaia oso baxua izanik.

Ikusten denez, egoera horietan ere neskak dira kaltetuen irtetzen direnak.

Haurren esplotazioa


Haurren esplotazioa esan dezakegu eguneroko errealitate bat dela. Gehienak esan, oso baldintza gogaikarrietan egiten dute lan; askotan, ginera, oso baldintza arriskutsuak izaten dituzte, eta lanaldi osoz jarduten dute, hau da, zazpi egunetatik, zazpi egunetan lan eginez. Esplotatuen artean batzuk zortedunak izaten dira, eta lan egiteaz gain eskolara ere joaten dira. Esan daiteke, kasu gehienetan, esplotazio horren arrazoi nagusia miserian bizi diren familien beharraren ondorioa izaten dela. Horretaz gain, kasu askotan familiek ez dute ikusiko ikasketak beharrezkoak direnik umearentzat, hori dela eta, haurrek ez dute ikasketak egiteko aukerarik izango.

Erreflexionatzeko!


Hasiko naiz esaten, gaur egun zorionez, inoiz baino interes handiagoa dagoela haurren aurkako tratu txarrak sustraitik erauzteko; kontutan izanik, 1998.urtera arte jendearen iritzian etxeko indarkeria gizarte-gaia eta guztiongan eragina zuen errealitatea zela. Baina, fenomeno horren aurrean guztiok esnatu gara eta erreakzionatu egin dugu;hala eta guztiz ere, oraindik bidea dago egiteko,haurren eta nerabeen tratu txarrak hauteman eta horiei aurre egiteko.

Baina zuek zer uste duzue? Zuen ustez etxeko indarkeria gaur egun gizarte-gaia ahal da? Nahikoa egiten ahal da?

Eman zuen iritzia!

11/08/2008

Guraso profilik ba ote dago?



Nire ustez, ez da oso egokia tratu txarrak ematen dituzten profil bat definitzea. Bestalde, tratu txar horien atzean arrisku faktore batzuk egon daitezke guraso gehienetan. Ondoren, ezaugarri horietako batzuk azalduko ditut:


- Pertsonalitate ezaugarriak edo/ta gaixotasun psikologikoak tratu txarrak ematen dituztenek joera gehiago izaten dituzte ondorengo patologiak dituztenean: depresioa, antsietatea, auto-estimu baxua, eskizofrenia, izaera nahasteak...

- Ama gazteegia izatea.

- Gurasoek seme-alabekiko maitasun gutxi izatea.

- Drogen kontsumoa.

- Gurasoen hezkuntza maila baxua.

- Gurasoak umeak zirenean tratu txarrak jasatea.

- ...


Ikusten duzenez tratu txar batzuen atzean, hauek neurri handi batean eragiten dituzten faktore batzuk egon daitezke. Tamalez, horiek lehenago ez konpontzearren biktimak beti bezala babes gabeko pertsonak izango dira.


Edonola ere, nik uste dut, tratu txarrak ematen dituzten profil zehatzik ez egoteak, ziur asko kasu askotan familiaren ingurua, familia, bizilagunak, edota eskola ez dira egoeraz jabetuko eta horrek ekarriko du, adingabekoen errealitatea, ezkutuan geratzea.

Umeen tratu txarrak Gizarte maila guztietan



Errealitatearen pertzepzio okerra dago, hau da, gehinetan umeen tratu txarrek balibide eskazeko familia eta egitura arazoak dituzten familiekin erlazionatzen dira; hala ere, haurren tratu txarretan ez dago gizarte mailan araberako desberdintasunik, eta imajinatzea zaila egiten den arren,klase altuko gurasoek ere beren seme-alabak jotzen dituzte.

Lehenago aipatu dudan gizarte irudi hori, esan daiteke, neurri handi batetan sitema publikoak, komunikabideek sortarazten dizkigutela.