Gaur egun emakumeak eta umeak egoera askotako biktimak izaten dira. Telebista, egunkari, irrati... egunero entzuten ditugu tratu txar egoeraren bat; hala ere edozein kasutan emakume eta umeen heriotzak arazo sozialarekin lotu behar ditugu, egia da gai hau beti landu den gai bat izan dela, hala ere onartu beharra dago prozesu honetan ematen den denbora edo/ta laguntza ezberdinak ez direla nahikoak, askotan sahiestu zitekeen kasu baten aurrean aurkitzen gara.
Datu bezala esan, kasu gehienetan umeak beraien gurasoen edo ingurukoen biktimak izaten direla, hau da, maite dutenak egiten dietela kaltea, arrigarria bada ere. Nire kasuan, horrelako kasuak entzuten ditudanean txunditurik gelditzen naiz, nola egin dezakete hori?
Gainera, askotan, erasotzaileak justifikau egiten dira esanez, ez dutela egun ona izan, egoerak gainezka egin diola..., benetan , nik uste dut nahiz eta egoera txar baten aurrean egon, horrelako gauza bat maite duen pertsona bateri egiteko gai bada, besteei zer egiteko gai izan daiteke? kasuak eta kasuak daude mundu honetan, baina hala eta guztiz ere hainbat datutan egiaztatzen den bezala, gehienetan biktimak babes gabeko pertsonak izaten dira.