10/25/2008

Haurtzaroan dena ez da zoriona



Gaur egun, denok dakigun bezala babes ezak eta tratu txarrek hortxe diraute; hala ere esan, pixanaka pixkanaka, historian zehar, gizarteak adin-txikikoak babesteko era eta erakundeak sortzen joan direla eta gaur egun esan daiteke gizarte aurreratuetan arreta gehitzen ari dela. Izan ere tamalez, 1998ra arte jendeak ez zuen hautematen etxeko indarkeria gizarte-gaia eta guztioi zegokion errealitatea zenik.

Laburki, uste dut komenigarria dela umeen tratu txarrak definitzea.

Lehenik eta behin, gustatuko zitzaidan ahalik eta zehatzen eta argien definitzea zereri esaten zaion umeen tratu txarrak eta zeintzuk diren.

Definizioa honako hau izango litzateke: famili barnean gertatzen diren umeen tratu txarrak guraso edota zaintzaileek beren babespean dauden umeei egiten dieten edozein motatako kalte fisikoari edo/ta psikologikoari esaten zaio.

Iruzkindu nahi nuke, tratu txar mota ezberdinak daudela, hala nola:

- Tratu txar fisikoa.

- Abandono fisikoa edo utzikeria.

- Tratu txar emozionala.

- Abadono emozionala.

- Abusu sexuala.

- Lan esplotazioa.

- Ustelkeria.

- Haurraren jarrera kontrolatzeko ezintasuna.

- Jaio aurreko tratu txarra.

- Garapenaren atzerapen ez organikoa.

- Munchausen sindromea botereengatik.

- Abandonoa.


Bestetik aipatu, tratu txar horiek egoera desberdinek eragindakoak izan daitezkeela.


Bukatzeko esan, gutxinaka-gutxinaka gai honen inguruan dauden atal ezberdinak azaltzen joango naizela.Egiazki lehengo batean aipatu nuen bezala, oso interesgarria iruditzen zait, fenomeno honen inguruan dauden datu edo/ta informazioa eskaintzea.

10/23/2008

Sarrera



Aupaaaaa!!!!


Hauxe da nire espazio berria, blog honen gai nagusia ondoko hau da: "Umeen tratu txarrak".

Ez naiz oso aditua ordenagailuen kontuan, hala ere ahalegin guztiak egingo ditut ahalik eta hobekien edukitzeko. Izan ere, oso metodo egokia iruditzen zait, gai honen inguruan dagoen informazio ezberdina eskaintzeko eta irakurleek irakurtzeko aukera izateko. Beraz, irakurleok jakin ezazuen, astero gutxienez idazki bat idatziko dudala eta ahal dudan guztietan egunkari, aldizkari edo/ta interneten irakurri ditudan berriak blog-era pasatuko ditudala.


Espero dut, gune hau zuen gustokoa izatea, zuen iritzien zain gelditzen naiz.